Atlasa.net eremuan eskaintzen diren mapa eta aplikazioen irudiak lortzeko bide desberdinak daude esaterako, teklatuaren “Pantaila Kapturazio” botoia erabiliz edota Xn-View edo Ultra-Snap bezalako programak erabiliz.

Atlasa.net eremuan eskaintzen diren mapa eta aplikazioen irudiak lortzeko bide desberdinak daude esaterako, teklatuaren “Pantaila Kapturazio” botoia erabiliz edota Xn-View edo Ultra-Snap bezalako programak erabiliz.
Atlasa.net eremuko mapa kromatiko eta grafikoetan adierazle bakarraren zifrak irudika daitezke aldi berean. Datuak eskuratzeko, aldiz, hau da, adierazleak eskuratu nahi izanez gero deskarga orritik guztiak behera karga daitezke.
Oraingoz, Atlasean, demografia, ekonomia, gizartea eta inguruko datuak jasotzen dira. Hainbatetan, udalerri, eskualde eta herrialdeetako adierazleak errepikatzen dira, baina, beste batzuetan ez. Edozein kasutan, dauden adierazleen kontsulta egiteko jo datuak atalera.
Atlaseko irudiekin bezala, grafikoak erabili nahi izanez gero infografia moduan, “Pantaila kapturazio” botoia, Xn-View edota Ultra-Snap bezalako programak erabili ditzakezu irudiak sortzeko.
Atlasean agertzen diren adierazle guztiak estatistika iturri ofizialetan dute jatorria. Hainbat kasutan, metodologia eta bateragarritasun arazoak izaten dira lurralde mailako adierazleak ekoizterako garaian, baina, adituekin kontrastatutako metodologiekin, kaleratutako emaitza guztiak homologarri eta konparagarri dira munduko beste edozein lurralde eremu edo herrialderekin.
Atlaseko datuak eta irudiak erabiltzeko arazorik ez da, beti ere, hauek nondik jasoak izan diren argitzen bada. Hau da, iturri moduan www.atlasa.net aipatzea ezinbestekoa da.